2009/05/25

Kirol egokitua. Goal Ball



Hans Lorenz alemaniarra eta Seep Reindl austriarra dira kirol honen sortzaileak. Gimnasioaren lurzoruan jolasten den kirol bat da, lurzorua angeluzuzena da, lurra marra baten bidez erditik banandua dago, Mutur bakoitzean porteria bat dago. Lurrak, 18 metroko luzeera eta 9 metroko zabalera dauka. Porteriek 9 metroko zabalera eta 1,30 metroko luzeera daukate. Lerro guztiek erliebea dute, jokalariek momentuan detektatu eta orientatzeko.

Goalballean hiru jokalariko bi taldek jolasten dute. Sexuaren arabera banatzen dira taldeak. Zintzarriak dituen baloi batekin jolasten da. Baloiak, 1,25 kg pisatzen du eta 0,76 metroko zirkunferentzia duen gomazko baloia. 0,01 metroko diametroa duten 8 zulotxo ditu, barruan dituen zintzarrien zarata kamporatzeko. Isilune handiarekin jolasten da, zintzarrien zarata entzuteko.

Partidoek 20 minutu irauten dute bi ataletan bananduak. Ekipo bakoitzak bere porterian ipintzen da. Helburua, atezainari gola sartzea da, baloia eskuarekin jaurtitzen. Jokalari guztiek mozorro-opakuak daramatzate parte-hartzaile guztien ikusmena berdintzeko. Jolasaren kontrolerako bi arbitroekin kontatzen da eta epaileen mahai bat, denborak eta jaurtiketak kontrolatzeko. Luzapenean lehenengo aurkariaren atean gola sartzen duenak irabaziko du.

JOLASTEKO BESTE ERA BAT:
- Belaunikoz ere jolastu daiteke.

FALTAK:
Baloi altua (high ball): Jaurtiketa egitean, baloiak gutxienez taldearen area, edo area jaurtiketa ukitu behar du.
Baloi luzea (long ball): Baloiak lurzorua ukitu behar izango du gutxienez, area neutralean.
Antifaza (eyeshades): Jokalari batek mozorroa ikutzen badu, arbitroak esan ez dioenean, falta da.
Tiroa (third throw): Jokalariek bi jaurtiketa baino gehiago segidan ezin dituzte jaurti.

MATERIALAK:
2 porteria, baloia, orientazio lerroak eta antifaza.

PEKINGO OLIMPIADETAKO TXAPELDUNAK
Mutilak:
Lehenengo postua (urrezko domina): China.
2.postua (zilarrezko domina): Lituania.
3.postua (brontzezko domina): Suezia.

Neskak:
Lehenengo postua (urrezko domina): U.S.A.
2. postua (zilarrezko domina): Txina.
3. postua (brontzezko domina): Danimarka.

No hay comentarios: