2009/06/26

Agurra

Agur, gu jada bagoaz hemendik,
Lauaizetara ikastera
Baina hara joan baino lehenago
Hemen egingo bezpera
Lauaizetan azterketa asko
Joan beharko gara etxera
Baina etorriko gara bisitan
Laster ikusiko gera

2009/06/25

Ruben

Ir a descargar

Lagun ona zara oso lagun ona
neska bat ikusi eta harekin joaten zara
ez duzu ligatzen oso goapoa zara
baino ez flipatu gezurra da ta


Gure Ruben hau da
Gure Ruben hau da

Lauaizeta

Ir a descargar

Beste urte bat
Ondo bukatuko da
Hurrengokoa
Nolakoa ote da?
Ona izango da?ona izango da ?


Irribarreak
Eta etxeko lanak
Ikasle berriak
Eskolako lagunak
Ona izango da? Ona izango da ?

Lau Haizetan lagun berriak
Lau Haizetan gure irriak
Ba goazen ba goazen bai lau haizetara (bis)

Sarria

Ir a descargar

Hey hey zu zu gogoratzen al zara?
Sarriako momentu hoberenak
hey hey zu zu gogoratzen al zara?
Hey hey zu zu gogoratzen al zara?
sarrian egin genituen gauzak
hey hey zu zu gogoratzen al zara?


Aspertuta gaude klasera joateaz
sarrira joan giñen ondo pasatzera
eta beti gogoratuko gara.

Benetako lagunak.

Ir a descargar


Lagun asko gara gure klasean
baina benetako lagunak ia ez daude
ta haiek leialak ta onak dira
horrela izan nahi dut,
oso jatorrak dira.

[[LELOA]]

Baina lagunak
munduko onenak
ta baliotsuak
bilatu behar dira
aurkituko ditut
Intxaurrondo Hegoan.

2009/05/25

Kirol egokitua. Saskibaloia


Historia:
- 1946. urtean jaio zen kirol hau Ameriketako Estatu Batuetan.
- Erroman 1960. urtean jokatutako lehen Joko Paralinpikoetatik dago saskibaloia gurpildun aulkian Paralinpiadetako egutegietan.
- Emakumezkoen zein gizonezkoen mailan jokatzen da, eta derrigorrez aulkian jokatu behar da.

Kirolariak eta sailkapen funtzionalak:
- Taldeak ez dira egiten urritasunaren arabera.
- Kirolari bakoitzari enborra mugitzeko duen gaitasunaren arabera puntuazio bat ematen zaio.

Arauak:
-Aulkiak gehienezko neurri batzuk ditu araututa.
- Aulkiaren gurpilek soilik ukitu dezakete Joko zelaia jokoak irauten duen bitartean.
- Jokalaria ezin da aulkitik zutitu.
- Baloia duen jokalariaren aulkiaren edozein gurpilek Joko zelaiko edozein muga ukitzen edo zeharkatzen badu, baloia kanpora atera da, eta, beraz, beste taldeak berreskuratuko du baloia.
- Ohiko saskibaloian urratsak deitzen zaion arau-hausteak badu bere parekoa aulkian jokatzen den saskibaloian.


Materiala:
- Aulki bat pertsonako.
- Saskibaloiko baloi bat.
-Bi saski.

Txapeldunak:
Gizonezkoetan

Urrezkoa:Australia.
Zilarra: Canada.

Brontze: Britania handia.

Emakumezkoetan

Urrezkoa: USA.
Zilarra: Alemania.
Brontze: Australia.

Kirol egokitua. Esgrima


ESGRIMA GURPIL AULKIAN

Esgrima egokitua kirol klasikoa da, zehastasuna, teknika eta estiloa eskatzen du. Praktikatzen da gurpil aulkiarekin lurrean lotuta, aukera ematen dio besoak askatazunez mugitzeko. Eskuen mugimenduak asko garatzen dute.

HISTORIA:

Ludwig Guttmann, 1953ean esgrima gurpil aulkian asmatu zuen, Inglaterran Stoke Mendiville hospitalean. Zazpi urte geroago, joku paralimpikoetan lehenengo aldiz jokatzen hasi zen, bai gizonezkoetan eta emakumezkoetan. Azken urteetan aldaketak izan dira arautegian, aulkia lurrera eusteko teknologia aurrera egin duelako.

ARAUAK:

Bakarrik jolastu dezakete aparato lokomotorean zailtasunak dituztenak. Borrokatzen duten bitartean pistatik esin dira mugitu.

KATEGORIA:

Lehiakideek proba batzuk gainditu behar dituzte kategori desberdinetan sailkatzeko.

MATERIALA:

- Aurpegi babes bat.
- Babesteko eskularruak.
- Txaketa.
Floretea erabiliz gero babes berezi bat behar dute aulkientzako.

KALIFIKATZEKO SISTEMA:

Puntuaketa esgrima arruntaren arabera da.

DOMINAK PEKIN 2008:

1.-China
2.-Hong Kong
3.-France

Kirol egokitua. Boccia







HISTORIA:
Grezia klasikoan sortutako kirola da. Britainiar Daniarrek berreskuratu zuten eta hainbat elbarritasunentzat egokitu zuten. 1992.urteko paralimpiadetatik da kirol ofiziala.


ARAUAK:
Taldeko edo banakako jolasa da. Jokoa pilota zurira ahalik eta gehien hurbiltzean datza, petankan bezala. Pilota zuria botatzen hasten da .Bi pilota mota erabiltzen dira. Gorria,eta urdina, biak pisu eta tamaina berekoak. Jokalari bakoitza boxe batean jartzen da, eta txandaka bola botatzen da.


Ezin da:
-Aulkiak, laguntzaileak, edota kirolariak boxeko edozein marra ukitu jaurtitzeko unean.
-Aulkitik zutitu.
-Joko zelaian sartu epailearen baimenik gabe.
-Arerioari oztopoak jarri jaurti behar duenean.

Hauetako bat eginez gero,arerioak beste bi pilota jaurti beharko ditu.

Materiala:
-13 pilota:6 gorri,6 urdin,txuri 1 tamaina eta pisu berekoak
-Aulki bat pertsonako
-talde bakoitzarentzat hainbat uztai.


Pekingo joko paralinpikoetan talde indartsuenak Brazil Korea eta Portugal izan ziren,

Kirol egokitua. Boleibola




HISTORIA:
Boleibol egokitua 1988. urtetik nazioarteko txapelketetan jolasten da.

ARAUAK:

- Eserita jolasten dutenak ezin dute ipurdia lurretik altxa.
- Zutik jolasten dutenak protesia erabil dezakete.

EGOKITZAPENAK:
- Zelaia: 6x10 m.
- Sarea: 1,15 m – luzera 7 m – zabalera 0,8 m.
- Gutxienez ipurtalde bat lurrean .
- Ateratzerakoan ipurdia atzeko marratik kanpora.


KATEGORIAK:
Bi modalitate daude: eserita jolasten dutenak eta altxata jolasten dutenak.

MATERIALA:

- Zelaia.
- Sarea.
- Pelota.

PEKINGO PARALINPIKOETAKO TXAPELDUNAK:

EMAKUMEZKOAK:
urrea: Txina
zilarra: USA
brontzea:Herbereak

GIZONEZKOAK :
urrea: Iran
zilarra: Bosnia Herzegovina
brontzea: Errusia

Kirol egokitua. Goal Ball



Hans Lorenz alemaniarra eta Seep Reindl austriarra dira kirol honen sortzaileak. Gimnasioaren lurzoruan jolasten den kirol bat da, lurzorua angeluzuzena da, lurra marra baten bidez erditik banandua dago, Mutur bakoitzean porteria bat dago. Lurrak, 18 metroko luzeera eta 9 metroko zabalera dauka. Porteriek 9 metroko zabalera eta 1,30 metroko luzeera daukate. Lerro guztiek erliebea dute, jokalariek momentuan detektatu eta orientatzeko.

Goalballean hiru jokalariko bi taldek jolasten dute. Sexuaren arabera banatzen dira taldeak. Zintzarriak dituen baloi batekin jolasten da. Baloiak, 1,25 kg pisatzen du eta 0,76 metroko zirkunferentzia duen gomazko baloia. 0,01 metroko diametroa duten 8 zulotxo ditu, barruan dituen zintzarrien zarata kamporatzeko. Isilune handiarekin jolasten da, zintzarrien zarata entzuteko.

Partidoek 20 minutu irauten dute bi ataletan bananduak. Ekipo bakoitzak bere porterian ipintzen da. Helburua, atezainari gola sartzea da, baloia eskuarekin jaurtitzen. Jokalari guztiek mozorro-opakuak daramatzate parte-hartzaile guztien ikusmena berdintzeko. Jolasaren kontrolerako bi arbitroekin kontatzen da eta epaileen mahai bat, denborak eta jaurtiketak kontrolatzeko. Luzapenean lehenengo aurkariaren atean gola sartzen duenak irabaziko du.

JOLASTEKO BESTE ERA BAT:
- Belaunikoz ere jolastu daiteke.

FALTAK:
Baloi altua (high ball): Jaurtiketa egitean, baloiak gutxienez taldearen area, edo area jaurtiketa ukitu behar du.
Baloi luzea (long ball): Baloiak lurzorua ukitu behar izango du gutxienez, area neutralean.
Antifaza (eyeshades): Jokalari batek mozorroa ikutzen badu, arbitroak esan ez dioenean, falta da.
Tiroa (third throw): Jokalariek bi jaurtiketa baino gehiago segidan ezin dituzte jaurti.

MATERIALAK:
2 porteria, baloia, orientazio lerroak eta antifaza.

PEKINGO OLIMPIADETAKO TXAPELDUNAK
Mutilak:
Lehenengo postua (urrezko domina): China.
2.postua (zilarrezko domina): Lituania.
3.postua (brontzezko domina): Suezia.

Neskak:
Lehenengo postua (urrezko domina): U.S.A.
2. postua (zilarrezko domina): Txina.
3. postua (brontzezko domina): Danimarka.

2009/05/13

Limerick

Bazen behin estralurtar bat
Ipurdian zeukan grano handi bat
Kaka egin zuenean paf!
Egin zuen granoak txaf
Bere izena zen Matt.

AKROSTIKOA

Sarritan joaten naiz

Ene lagunekin

R raliak ikustera

Goxokiak jan

Indarrak hartzeko eta

Ondo pasatzeko

AKROSTIKOA

Rin ron run rin

Urarik ezin bizi

Blin blin blon blai

Erreka ertzean gelditu naiz blai

Nire puxika joan da bai.

Nirea da

Izar gorri bat ikusi dut
Nirea da
Izar gorri bat ikusi dut
Nire gorputz barruan
Hori nire bihotza da

Akrostikoa

Iluntasuna gauean,
aRratsaldean ere
Eta
Nire bihotzak beti martxan
Etorriko da egun berri bat.

BIHOTZA TRISTE


Nire bihotza triste dago

Triste dago nire bihotza
Problema desilusioa
Edo nork daki zeren arrazoi .

AKROSTIKOA

AKROSTIKOA

Nire zara,bai nirea,

Abesterakoan ez zara nirea,

Haizea dagoenean zutaz gogoratzen naiz,

Izena ez da inportantea,

Ametzetan zurekin ametz egiten dut.

KAIOLA BARRUAN

Kaiola barruan

Bizitza asko daude

Oso triste, negarrez ere

Limerik. Bale handia



Behin omen zen bale bat,
Bota zuen puzker bat.
Soinua hain handia izan zen,
Eta usaina hain txarra zen,
Galdu zela itsaso oso bat.

LIMERICK



Bazen behin diabolo zaharra
Koetea bezain azkarra
Gora botatzen zenuen
Eta izarrak muxukatzen zituen
Ilargiarekin ezkondu zen bart
Gure diabolo makarra

Pinuaren orratzak

Pinuaren orratzak

elurrera erortzen dira

inor jotzeaz arduratu gabe.