2009/06/26

Agurra

Agur, gu jada bagoaz hemendik,
Lauaizetara ikastera
Baina hara joan baino lehenago
Hemen egingo bezpera
Lauaizetan azterketa asko
Joan beharko gara etxera
Baina etorriko gara bisitan
Laster ikusiko gera



Azken eguna gure eskolan
Beti zaten da negarra
Lau haizetara gu ia bagoaz
Lagun asko egitera
Aitor, Hegoa eta Intxaurrondo
Denok batera ikastera
Mate euskara eta ingurune
Inglesa ta gaztelera .


Txikitatikan eskola honetan
Guztiekin batera gu
Ilusio asko sentitzen dugu
Asko maite zaituztegu
Urte honetan alde egin behar
Bihotza triste daukagu
Hurrengo urtean ta Lauaizetan
Ondo pasatuko dugu.

Bi mila esker etortzeagatik
Bertso hauek entzutera
Oso ondo pasa dugu hementxe
Goazen denok jolastera
Laster etorriko gara berriz
Bisita bat egitera
Gu bagoaz bai ikastolatik
Eskola berri batera.


Doinua: Pello Joxepe

No hay comentarios: